BAIONAKO ALDE ZAHARREAN KOKATURIKO DISKA ETA LIBURU DENDA
proiektuakhiru
lunes, 28 de octubre de 2013
lunes, 27 de mayo de 2013
VAUBAN La Corderie
VAUBAN
Proiektua Vauban auzoan kokatzen da, La Corderie boulevard-aren parean
dagoen espazio residualean, erabilera eta bizitza gabekoa. Asmoa,
eremuak aurrerago izandako bizitza eta izaera propioa berreskuratzea da,
parteartze aktibo baten ondorioz. Horretarako fase ezberdinak zehaztu
dira:
1. Egungo egoera kaxkarra hobetzearren ,lehenengo egin beharra, eremuan
eta eraikinean zenbait zulapen egitea da. Zulapen hauek guneraren
higiene arazoak eta eguzkitzapen/aireztapen arazoak soluzionatzea dute
helburu, hurrengo faseen aurrekari eta baldintzak ezartzearekin batera.2. Bigarren fase hau berhaztea da, aurreko fasean hustutze lana egin ondoren eraikina berriro hazten delako. Orain bai, egoera eta baldintza onetan, inguruarekin elkarlanean, espazio berriak sortuz eta kaleari izaera berri bat emanez.
Berhazte honekin batera kota, eraikin eta gune ezberdinak elkarlotzeko konexio puntu indartsu bat kokatuko da, hurrengo faseetan eremua hazten jarraitzeko aukera berriak irekiz.
3. Behin konexio puntua egina, aparkaleku gaineko gunea okupatzen doa, jendeak espazioa berea egiten du eta horrekin batera eraikinak sortzen dira izaera bat emanez lehen espazio residuala zen guneari. Honela sobreexplotatutako eraikina hustutzen doa bere erabilerak kanpora aterata, eremu osoan sakabanatuz eta guztia nibelatuz.
4. Eraikina hustutzen doan heinean, kale paralelo bat sortzen da atzekalde eta aurrekaldearen konexio gisa. Honek hurrengo fasean jaraipena izateko aukera du, konexio puntuaren beste aldearekin bat egin arte.
Azkenengo fase hontan eremua betetzea da helburua. Espazio publikoez betetzea, erabilera anitzez betetzea, eraikinez betetzea. Aurreko faseek azken honen aurrekariak ezarri dituzte, irekitako kale paraleloak jarraipena izango du espazio publiko baten bitartez eta hasierako eraikinetik ateratako erabilerak bere tokia hartuko dute kalearen segida osoan, atzekalde eta aurrekaldearen arteko konexioa sortuz. Erabilera hauek jendea erakarriko dute, espazioa berea eginik. Orokorrean Vauban osoari bizitza eta izaera berriro emanez.
Nahiz eta azken fasea deitu, fase hau mugagabea da, ez baita mugarik ezartzen, ezta espazio zehatz batek izan behar duen erabilerarik. Espazio gustiak moldakorrak dira jendearen beharren arabera, bai formaz, erabileraz eta izaeraz.
BOLUMETRIA ETA ERABILERAK
La Corderie eraikinak funtzio garrantzitsu bat betetzen du auzoan, eskola, zaharren egoitza, laguntza sozialen zentroa, tailler anitzak, bertan kokatzen dira. Ekintza gehiegi ematen dira barnean duen tamainarako, esan genezake eraikina saturatua dagoela, ez du arnasa hartzen. Erabilerek hartzen duten bolumena aztertuz ohartu gara eraikina eta inguruko espazioen funtzio-namendu onerako aldaketa batzuk beharrezkoak direla. Erakina hustu, erabilerak eta piezak kenduz.
PROPOSAMENAREN OIN OROKORRA
KONEXIO GUNEA
Eremuaren erdigueari garrantzia eman zaio konexio gune nagusi bihurtuz. Fase ezberdinetan sorturiko eraikinak eta espazioak euren artean lotzeko. Proiektu osoaren pieza garrantzitsuena da, eremuari funtzionaltasuna ematen baitio. Espazio hau guztiz librea izango da, eremuaren bi guneen arteko loturaren jarraitasuna emateko, baita kota ezberdinetako puntak batzeko ere.
EBAKETA OROKORRA
La Corderie eraikinak funtzio
garrantzitsu bat betetzen du auzoan, eskola, zaharren egoitza, laguntza
sozialen zentroa, tailler anitzak, bertan kokatzen dira. Ekintza gehiegi
ematen dira barnean duen tamainarako, esan genezake eraikina saturatua
dagoela, ez du arnasa hartzen.
Erabilerek hartzen duten bolumena
aztertuz ohartu gara eraikina eta inguruko espazioen funtzionamendu
onerako aldaketa batzuk beharrezkoak direla. Erakina hustu, erabilerak
eta piezak kenduz.
ERABILERAK
Erabileraren
arabera eraikinaren ebaketak ezberdindu ditugu. Erabilera bakoitzari
beharrezko trataera emanez fatxadan eta barne distribuzioan
Horretarako eraikinaren orientazioa kontuan hartu da, hegoaldeari begira dagoen fatxadari itzalak sortzeko elementuez baliatuz eta material ezberdinak erabiliz barne eta kanpo fatxadetan.
Horretarako eraikinaren orientazioa kontuan hartu da, hegoaldeari begira dagoen fatxadari itzalak sortzeko elementuez baliatuz eta material ezberdinak erabiliz barne eta kanpo fatxadetan.
FATXADA
martes, 21 de mayo de 2013
ERABILERAK eta KONEXIOAK ZEHAZTEN
KONEXIOAK
Konexio puntu bertikal nagusi bat sortu dugu kota guztietan loturak bermatzeko, bai eta eraikinari eta barne espazioei sarrera emateko. Hau izango da erabilera eta eraikin guztien topagunea.
ERABILERAK
Erabileraren arabera eraikinaren ebaketak ezberdinidu ditugu. Erabilera bakoitzari beharrezko trataera emanez fatxadan eta barne distribuzioanHorretarako eraikinaren orientazioa kontuan hartu da, hegoaldeari begira dagoen fatxadari itzalak sortzeko elementuez baliatuz eta material ezberdinak erabiliz barne eta kanpo fatxadetan.
Kanpo fatxada, kale nagusiari begiratzen diona, altzairuzko igokari bertikalez osatzen da atzekaldeko beiratea heltzen duena eta tartean, behar duten erabileretan, xafla horizontal mugikorra izanik,
beharrezko itzal eta pribatutasun maila bermatzeko.
Barne fatxada, irekitako bigarren mailako kaleari begiratzen diona, zurezko elementuez osatzen da, kutsu familiarragoa bat emateko nahian.Eskailerak, barandilak, esertokiak eta pasarelak nabarmentzen dira batez ere barne kale hontan, eguzki izpien aurkako babes toldoekin alderatuz.
lunes, 29 de abril de 2013
martes, 16 de abril de 2013
KAL' eau
KAL’
eau proiektuak Marseilako Vauban kalean interbentzioa proposatzen du; ura kalearen
elementu nagusi bihurtzen da. Proiektuaren helburua kalea kirol eta aisi gune
bat bihurtzea da: igerileku, pasealeku eta baratze eta begetazio gunea izango
dituena; urtaroen arabera erabilera aldakorrak izanez.
Udan
kuboak urez beteak egongo dira eta piszinak izango dira, ondoan kokatutako pasarelek
terraza gunea osatuko dute. Kalearen altueran itzala sortuko da.
Neguan
aldiz, kuboak lurrez beteko dira eta bizilagunentzako baratza eta terrazak
izango dira. Etxebizitzen zabalpena izango dira
eguzkiaren
argia bilatuz.
Tarteko
urtaroetan erdibideko zerbait proposatzen da: piszina gunea eta baratze gunea
batera, eguraldiaren arabera moldakorra izango dena.
Gauean,
modulu hauek argiztatuak egongo dira etakalean linterna festa giroa sortuko da.
Kalearen
albo bat osatzen duen harresiaren altueratik zutabe batzuk kokatzen dira
lurreraino eta hauetaraeutsiak etxebizitzen fatxadetara habeak. Egitura
elementu hauek bi funtzio beteko dituzte, alde batetik bertatik zintzilikatuko
diren moduluak eta pasarela eustearena, eta bestetik, uraren garraio elementu
nagusia dira.
2x2m-ko
moduluak izango dira eta habe tarte bakoitzean modulu bat egongo da, mugikorra
izango dena zentzu horretan. Moduluetara iristeko egurrezko tabla mugikorrak
egongo dira, honela moduluen inguruan sortzen den azalera bizilagunen nahien
arabera moldatuko da, moduluen kokapena bezala.
Ura
teilatutik jasoko da euria egiten duenean, edo tutuetara sartuko da etxe
bakoitzetik euririk ez dagoenean.
Urtaroaren
arabera tutu hauek moduluak betetzeaz edo ureztatzeaz gain beste funtzio batzuk
izango dituzte: kalearen altueran daduen zutabeetan dutxa txorrotak, kotxeak
garbitzeko ur hartuneak, aspersoreak bero haundiko egunetarako, aspersoreak
baratzeak ureztatzeko...
Gehiegizko
ura kalean goitik behera zeharkatzen duen kanal batetatik joango da, kaleak
duen malda dela eta.
Harresian
egongo den paseagune eta kalearen maldak 100 metro inguru dituzte luzeran eta
oinezkoentzako kirol gune aproposa da kilometroak egiten dituzten
kirolarientzat. Eguzki (harresian gora) eta itzal (kalean behera) jolasak daude
ibilbidean zehar, eta piszina gunean atsedena hartzeko aukera.
MODULUAREN AZALPENA
EBAKETA
NEGUA
Neguan
mazetek lurra izango dute eta bertan bizilagunek baratz gisa edo landareak
landatzeko erabil dezakete. Ura teilatuetatik jaso eta tutuetatik pasatzen da,
bitartean mazetak ureztatuz.
Etxebizitzen
zabalgunea osatuko duen gune honetan neguan kalean hain urriak diren eguzki
izpiak bilatzen dira.
UDABERRIA/UDAZKENA
Udaberri
eta udazkenean gertatzen da moduluen erabileraren trantsizioa, urez beterik
egotetik lurrez betetzera eta alderantziz. Ura teilatuetatik jaso eta
tutuetatik pasatzen da, moduluak ureztatuz. Gainera, zutabeetan egongo diren
artune batzuen esker mangera bat konektatu eta ibilgailua edo bestelakoak garbi
daitezke.
UDA
Uda
garaian moduluak urez beterik egongo dira eta pisinak izango dira. Tutuetatik
ura pasa eta piszinak beteko dituzte. Gainera bero haundiko egunetan
aspersoreak egongo dira kaleko biztanleak errefreskatzeko. Zutabeetan hartuneak
egongo dira, dutxak bihurtuko direnak.
IKUSPEGIAK
NEGUA
UDABERRIA/UDAZKENA
Suscribirse a:
Entradas (Atom)