viernes, 28 de diciembre de 2012

Charité. Fatxada aztertzen

Bi fatxada  mota  hiru egoera ezberdin sortuz:
Fatxada 1: Fatxada irekia, lamaz sortua
Fatxada 2: Fatxada itxia, kristalera

Sortuko diren egoerak:
- Eraikinaren goiko zatia: fatxada 1 + fatxada 2, itxia eta solidoa
- Eraikinaren beheko zatia:
        - Barnekaldean: fatxada 1, itxia eta transluzidoa
        - Kanpokaldean, plazarekin erlazioa sortuz: fatxada 2, irekia



Hainbat erakinetan azaltzen diren ideiak aztertu ditugu:

- RCR arquitectos: Biblioteca y hogar de jubilados (Barcelona)
fatxada irekia, lamen erabilera testura ezberdinak sortzeko.





-Herzog and de Meuron, Caixa Forum Madrid.
Eraikinaren bi guneak ondo bereiztuak fatxadan









jueves, 27 de diciembre de 2012

Gulliver Marsellara iritsi da


TXORITOKIA

BI GUNE, BI MUNDU

Txoritokia bi espazio sortzeko moduan kokatu dugu, honela aurrealdean urarekin kontaktuan dagoen espazio bat sortzen da, atzealdean aldiz gune itxiago bat, dentsitate handiko begetazioarekin. Txorien aukeraketa honen baitan egin dugu, kostaldeko espezieak aukeratuz batetik eta barnealdeko hegaztiak bestetik.

BARNEALDEKO ESPEZIEAK: (ezker-eskubi)
Morticola Solitarius
Sturnus Vulgaris
Carduelis Carduelis
Caprimulgus Ruficollis
Sylvia Melancephala

KOSTALDEKO ESPEZIEAK: (ezker-eskubi)
Morus Bassanus
Larus Melancephalus
Chlidonias Niger
Ptynoprogne Rupestris
Calonectris Diomedea

sábado, 10 de noviembre de 2012

KO-LANKIDETZA ZENTROA



Marsella bisitatu ondoren konklusio askoren artean, gehien interesatu zaiguna proiektu berri hau bideratzeko gairaian, hiriaren birgaitze nahia izan da,batez ere parte zaharrean, gure proeiktua gauzatzen den gunea.

Ideia honen arian sortu da gure proposamena, auzoaren eta hiriaren onura eta hobekuntzarako ko-lankidetzako zentrua. Espazio anitz honetan innobaziora bideratutako lan-guneak sortuko dira. Honela marsellako hirian nabariak diren inizitiba eta baliabide potentzial ezberdinak bat egingo dute bertan, kanpokoekin batera, parte-zaharraren eta hiriaren berritze prozedurarako proiektuak gauzatuz. (I+D+i)
Inpakto sozialari bideratutako zentroa, komunitatearen baloreak eta espazio publikoaren erabilera positiboena muturreraino bultzatzeko.

Proposamena garatzeko proiektuak barneratu behar dituen guneak:

        > Gune  moldakorrak:                      > Gune fijoak:
                     - Espozizio aretoa                     - Bulegoak
                     - Lan-tallerrak                            - Epe laburrerako residentzia


    Gune hauek guztiz ulertzeko, kanpo espazioarekin (plaza) elkartrukaketa eman behar da, bihen arteko batura proiektuari zentzua emanik, eraikin hau hiriaren parte izan behar da.

    Gure proposamenarekin bat datorren bideo hau atxikitzen dugu, interesantea iruditu zaigu Donostian bertan  gauzatutako iniziatiba sozialeko proeiktua delako.





    PROIEKTUEN AZOKA 03 from HUB Donostia on Vimeo.

    martes, 16 de octubre de 2012

    01. ESPAZIO PUBLIKOA MUGIMENDUAN


    01. ESPAZIO PUBLIKOA MUGIMENDUAN


    Marsellak historian zehar garrantzia handia eduki du Frantzian eta bai Europa mediterranearrean.
    Hiriaren portua Afrikatik kontinente zaharrerako ate bat kontsidera izan da denboran zehar.

    Marseilako aberastasuna bezala esan genezake gure proiektua itsasotik datorrela, moduloak itsasoaren bidez batzen dira, gure espazio berezi hau sortuz.

    Hiri honen historioa metaforiko kontatzen duen proiektua dugu hau, 2013ko Kapitalidade kulturala dela eta diseinatuta dagoen programarekin bat egin dezakeela pentsatzen dugu, gune ezberdin bat eskeiniz portuan, Marseila garrantzitsu egiten duen portu honetan.


    Moduloak elkartuz sortuko da gure plaza erdigunean merkatu gune bat duela. Bi ekintza hauek elkartuko egingo dira jendeari portuan espazio berezi bat eskeiniz. Gure proiektua ez zen ulertuko jendearen fluxurik gabe. Bai uretan murgildua bai portu ondoko espazio fijoan. Marseilako bizilagunak dira gune hau aberastuko dutenak, beraien multikulturalitate propioarekin.


    Espazio publikoa aleatorioki sortzen da, jendeak moduloak erabili ahala pilaketaren baitan. Beti mugimenduan egongo da, espazio desberdinak sortuz momentu bakoitzean. Espazio publikoaren sakabanaketa sortzen da ere, solido batetik zati txikitan zatitzea.



    Argitasuna pasarela fijoetan jarriko da, solairuko egurrezko xaflekin nahastuak,
    moduloarekin jarraituz. Honela gauean ere gune hau erabilgarria eta atsegina egingo
    dugu Marseilako biztanle eta bisitari orori.




    Merkatuaren estalkiaren moduloa:  Proiektuaren ildoan jarraituz paletak erabili ditugu oraingoan ere gure merkatua diseinatzeko. Bertan burutuko dira portuko eta lurreko merkatuko ekintzak eta baita ere modulo mugikorrekin zer ikusia duten ekintzak.



    MODULOA

    5 modulo desberdin eratu ditugu. Modulu hauek espazio publikoa osatuko dute. Bertan nahi adina ekintza burutu ahalko dira. Aisialdirako daude pentsatuak espazio hauek, bakarkako ekintza nahiz elkarrekintzak burutzeko. Moduloaren diseinuak uretan ere beraien artean elkarketak egitea baliosten digu portutik kanpo agrupazio ezberdinak sortuz.






    Botilak erabiliko ditugu flotagarritasuna emateko moduloari, honela soluzio ekologiko bat emango digou azaltzen zaigun arazo honi.


    Tela iragazgaitzak oinarritik ura gora pasatzen ekiditen du, honela paleta ez da ondatuko eta erabiltzaileak erosoago egotea ahalbidetzen du.


     Tutuak erdiko egitura fijoan dauden helduta, hauen bitartez lortuko da moduloen elkarketa, hezurdura da. 9zmko diametroa duten PVC-ko tutuak dira, lau modulo- ilara bakoitzeko. Motore mugikorrak duen abantaila da moduloak pilatzean ez duela oztoporik jartzen. Erabiltzerako orduan motorea jarri eta erabiltzeko prest egongo da gure moduloa.






     

    .

    MI pasatiempo favorito es ir a donde nunca he estado



    Beti gaude leku berriak ezagutzeko nahian, hauek sortzen diguten sentsazioen bila...
     

    miércoles, 10 de octubre de 2012

    Abiarioa



    Garabia oinarrizko egituratzat hartuz mendi itxurako itxitura bat lortuko dugu sarea erabiliz material nagusi monduan hartuta.  Sare-zulo tamaina ezberdinekin jolastea da gure nahia, horrela barnean espazio desberdinak lortuko ditugu, filtro moduan erabiliz abiarioko biztaleen segurtasunerako. Garabiaren inguruan begetazioa sortu nahi dugu, barnean mikroklima bat sortuz eta kanpotik datozen hegaztiak erakarriz.

    martes, 9 de octubre de 2012


    ESPAZIO PUBLIKOA MUGIEMDUAN

    Gure proeiktua espazio publiko mugikor modura definitzen da,"palet"-a oinarritzat hartuz. 
    Espazio publiko jarrai eta finko baten aldean, gure proposamenak funtzio ezberdinak betetzeko azalerak sortzen ditu portuaren eta itsasoko ekintzekin nahastuko direnak. 
    Ekintza ezberdin hauek lur finkoarekin merkatu gunean bat egingo dute. Bi aktibitate hauen artean sortuko den jende fluxua izango da espazio publikoari bereizgarritasuna emango diona. 


    "Palet" moduloa

     "Palet"-ak ematen dizkigun dimentsioak jarraituz (1,2x1 m), bertan egin daitezken ekintzak.




    martes, 2 de octubre de 2012

    Marseila, Analisia.

    Gaur egun Marseilaren analisi sakon bat egiterakoan bi gune nabarmendu ditzakegu. Iparra eta hegoa. Iparraldea industriala, pobrezia gehien daukan gunea. Hegoaldea, lehen landa lurrak zirenak, aberatsa.








    Marseilako portua da Frantziara Afrikako sarrera, Marseilaren aberastasunak bertatik sartu dira. Hasieran hiri zaharra iparraldean zegoen kokatua, portua garrantzitsu bilakatu ahala hiria hegoalderuntz zabaldu zen, alde zaharrean bizi zen jendea bertara joan zen bizitzera. Iparraldean sorturiko aberastasuna ez da bertan geratzen, hegoaldera joaten da.






    Eraikin flotantearen ebaketa


    Gure proiektuan Marseilaren banaketa nabarmen hau adierazi nahi dugu. Bi aktibitateren bitartez bizimodu kontraste hau azalduz. Iparraldean merkatua, hegoaldean pasealekua, plaza.


    Merkatuaren kollagea


    jueves, 20 de septiembre de 2012

    Marseila, hiri multikulturala



    Marseila hiraren kultura aniztasuna dela eta, egokia iruditu zaigu gure proiektua bide honetara zuzentzea. Kultura ezberdinen arteko elkarbizitza eta elkar-ulermena bultzatzeko ekintza ezberdinak aurrera eramateko erabilera anitzeko espazio bat proposatzen dugu: tailerrak, erakusketak, hitzaldiak, eztabaidak…
    Proiektu hau Marseilako puntu ezberdinetara mugitu ahal izango da, leku horietan proposatutako ekintzen edo beharren arabera. Era horretan, leku bakotzeko behar ezberdinei erantzun bat emateko pentsatua dago.

    Gure proiektua paisai eta geografia ezberdinetako lurraldetara integratu ahalko da. Marseilan uraren presentzia nabaria denez, bertatik mugitu ahal izango da, baita probintzian zehar ere duen izaera mugikorrari esker. 

    Irakurri dugun artikulu hau atxikitzen dugu, gure proiektuaren ideiarekin bat datorrelako eta interesgarria iruditu zaigulako.


    Donostia-San Sebastián 2016-ko kultura hiriburuaren inguruko proiektuaren aldizkarian aurkituriko artikulua.