martes, 16 de abril de 2013

KAL' eau

KAL’ eau proiektuak Marseilako Vauban kalean interbentzioa proposatzen du; ura kalearen elementu nagusi bihurtzen da. Proiektuaren helburua kalea kirol eta aisi gune bat bihurtzea da: igerileku, pasealeku eta baratze eta begetazio gunea izango dituena; urtaroen arabera erabilera aldakorrak izanez.
Udan kuboak urez beteak egongo dira eta piszinak izango dira, ondoan kokatutako pasarelek terraza gunea osatuko dute. Kalearen altueran itzala sortuko da.
Neguan aldiz, kuboak lurrez beteko dira eta bizilagunentzako baratza eta terrazak izango dira. Etxebizitzen zabalpena izango dira
eguzkiaren argia bilatuz.
Tarteko urtaroetan erdibideko zerbait proposatzen da: piszina gunea eta baratze gunea batera, eguraldiaren arabera moldakorra izango dena.
Gauean, modulu hauek argiztatuak egongo dira etakalean linterna festa giroa sortuko da.
Kalearen albo bat osatzen duen harresiaren altueratik zutabe batzuk kokatzen dira lurreraino eta hauetaraeutsiak etxebizitzen fatxadetara habeak. Egitura elementu hauek bi funtzio beteko dituzte, alde batetik bertatik zintzilikatuko diren moduluak eta pasarela eustearena, eta bestetik, uraren garraio elementu nagusia dira. 
2x2m-ko moduluak izango dira eta habe tarte bakoitzean modulu bat egongo da, mugikorra izango dena zentzu horretan. Moduluetara iristeko egurrezko tabla mugikorrak egongo dira, honela moduluen inguruan sortzen den azalera bizilagunen nahien arabera moldatuko da, moduluen kokapena bezala. 
Ura teilatutik jasoko da euria egiten duenean, edo tutuetara sartuko da etxe bakoitzetik euririk ez dagoenean.

Urtaroaren arabera tutu hauek moduluak betetzeaz edo ureztatzeaz gain beste funtzio batzuk izango dituzte: kalearen altueran daduen zutabeetan dutxa txorrotak, kotxeak garbitzeko ur hartuneak, aspersoreak bero haundiko egunetarako, aspersoreak baratzeak ureztatzeko...
Gehiegizko ura kalean goitik behera zeharkatzen duen kanal batetatik joango da, kaleak duen malda dela eta.
Harresian egongo den paseagune eta kalearen maldak 100 metro inguru dituzte luzeran eta oinezkoentzako kirol gune aproposa da kilometroak egiten dituzten kirolarientzat. Eguzki (harresian gora) eta itzal (kalean behera) jolasak daude ibilbidean zehar, eta piszina gunean atsedena hartzeko aukera.

MODULUAREN AZALPENA
EBAKETA
NEGUA 


Neguan mazetek lurra izango dute eta bertan bizilagunek baratz gisa edo landareak landatzeko erabil dezakete. Ura teilatuetatik jaso eta tutuetatik pasatzen da, bitartean mazetak ureztatuz.
Etxebizitzen zabalgunea osatuko duen gune honetan neguan kalean hain urriak diren eguzki izpiak bilatzen dira.
 
UDABERRIA/UDAZKENA
Udaberri eta udazkenean gertatzen da moduluen erabileraren trantsizioa, urez beterik egotetik lurrez betetzera eta alderantziz. Ura teilatuetatik jaso eta tutuetatik pasatzen da, moduluak ureztatuz. Gainera, zutabeetan egongo diren artune batzuen esker mangera bat konektatu eta ibilgailua edo bestelakoak garbi daitezke.

 


 
UDA
Uda garaian moduluak urez beterik egongo dira eta pisinak izango dira. Tutuetatik ura pasa eta piszinak beteko dituzte. Gainera bero haundiko egunetan aspersoreak egongo dira kaleko biztanleak errefreskatzeko. Zutabeetan hartuneak egongo dira, dutxak bihurtuko direnak.


IKUSPEGIAK
NEGUA
 
 UDABERRIA/UDAZKENA
UDA