miércoles, 23 de enero de 2013

Maketa


Eguzki argiak egunean zehar sortzen dituen itzalak eraikinean. Fatxada solidoak estaltzen duen eraikinaren zatian itzala dago, lehenengo solairuak beirazko  itxitura dutenak guztiz argiztatuak daude egunean zehar.

martes, 22 de enero de 2013

LA FABRIQUE DES IDÉES

PANELA




IDEIA OROKORRA

Marseilako alde zaharrean kokatua, auzoaren hobekuntza eta berrikuntzarako proiektuak aurrera eramateko zentrua. Etxebizitzen birgaitzeak, hutsik dauden  espazioen berrerabilerara zuzendua, beti ere bizilagunen partaidetza kontuan hartuta.

Gure eraikinak erabilera publikoa du, baina bi zati desberdin ditzakegu bertan. Guztiz publikoa den eraikinaren beheko zatia, lehengo bi solairuak. Bertan      tailerak, erakusketa gela eta auditorioa ditugu. 3 eta 4 solairuetan gune pribatuago bat sortzen da, birgaitzeetan hostatu hartuko duten bizilagunentzat.

OINAK



Oinetan azaltzen diren pribatutasun maila ezberdineko bi guneak gehiago nabarmentzeko fatxadaz baliatu gara. Bi izaera desberdineko zatiak ikus daitezke. Publikoa den gunea guztiz irekia eta jarraia da, beirate  batez inguratua. Honek arintasun puntu bat hematen dio, publikoari irekiagoa dela adieraziz. Gaineko partean itxitura bat gehitu diogu dagoen beirateari, lamaz osaturiko itxitura horizontaltasuna azpimarratuz. Honek pisua eta dentsitatea ematen dio,Kanpoaldetik ia opakoa izanen bada ere, argitasuna eta aireztapnea bermatzen du.



FATXADA

Fatxadan kokaturiko leihoen bidez aireztapen gurutzatua lortzen dugu, Marseillako mediterranear klima dela eta udaran erregistratzen diren tenperatura altuei aurre egiteko. Honez gain fatxadan kokaturik dauden lama horiek itzala ematen dute, argia modu indirekto batean sartzen da eraikin barnean lamek sortzen duten isladapenaren ondorioz.

EBAKETAK


 Gure eraikinak erlazio zuzena du kanpoan dagoen espazio publikoarekin, beirazko fatxadak bisualki ahalbidetzen du erlazioa. Konexioa handitzeko guztiz irekitzen diren leiho batzuk kokatu ditugu erakuske ta- tailer gelan, honela erakusketarako panelak kanpora atera ahalko dira, gurpil batzuen bidez mugitu daitezke. Gure eraikinaren aurrean dagoen plaza erakusketa gune bat bilakatuko da. Horrez gain grada batzuk kokatu ditugu gela honen parean, erakusketa batean proiekzioren bat egin behar bada pentsatuak.


 EGITURA

Eraikinaren egitura altzairuzko HEB 100 -eko zertxa batzuetan oinarritzen da, IPN-en bidez sostengatuak. Bi  mota ditugu, IPN 360 e rdiko gunearentzat,eskegitako solairuak jasateko balioko digutenak eta IPN 140, gainontzeko egiturarentzat.  Egitura honekin erakinean lortu nahi genuen jarraitasuna bermatzen da.








miércoles, 16 de enero de 2013

casualidades de la vida

Proiektu berrirako adibideak bilatzen ginen bitartean, espazio publiko birziklatu hau aurkitu dugu, eta gure proiektuarekin bat dator. Kuriosoa iruditzen zaigu antzekotasun asko dituelako gure lehenengo proiektuarekin eta interesgarria izan daitekeelako konparaketa egitea. Alde nagusia gureak mugikortasuna lantzen duela ur gainean eta honek, berriz, hutsik dagoen orube batean.

Badirudi gure ideia ez dela hain utopikoa.

http://contraindicaciones.net/2012/12/4-dudas-sobre-solares-4-dudas-sobre-la-institucionalizacion-de-los-solares-todo-por-la-praxis.html



LA FABRIQUE DES IDÉES



Proiektatzen ari garen eraikina, gaur egun asko ikusten diren hiri-berrerabilerarako proiektuak gauzatzeko erabiliko da. Proiektu mota hauek lantzeko noraezean egoten dira kolektibo asko, proposatutako programa, hauek gauzatzeko beharrezkoak diren elementu guztiak batuko ditu eraikin barnean, baita biztanleriari erakusteko ere.
Gainera, nola proeiktu asko etxebizitzetan gauzatzen diren, hauen bizilagunak une baterako jasotzeko etxebizitza kolektiboak sartu ditugu programan.

Gure programarekin bat datozen proiektuen adibideak:











http://berreibar.blogspot.com.es/

















http://reaktkolektiboa.com/

























http://www.todoporlapraxis.es/

lunes, 7 de enero de 2013

GRULLIVER- PANELA A1


Maketaren prozedura





GRULLIVER ARGAZKIAK

BISITARIA:
Bisitariak ez du garrantzia handia hartzen gure txoritokian. Garabia inguratzen duen pasarela zirkularretik barne espazioa ikusi ahal izango dugu. Pasabide honek  garabiko lehenengo solairura eramango gaitu, bertatik eskailerak igo eta hurrengo solairuetara iritsiko gara, azken solairuak miradore bat sortzen du Marseillako badiaren ikuspegi osoa eskainiz.

Bisitariak ez dira inoiz nahastuko hegaztiekin, txoritokiaren oinarri den sare batek bananduko ditu beti. Babesa sortuz eta txoritokiaren barnealdera ikuspegi zuzena eskainiz.



ERAIKUNTZA DETAILEA

 PASARELAREN DETAILEA



ALTXAERA ETA OINA



Gulliver-en bidaietan historian bezala gure garabia Marseillara iritsi da, soka batzuek finkatu dute lurrera. GRULLIVER SORTU DA.


BI GUNE: BI MUNDU:
Garabiaren kokapenak bi gune sortzen ditu, bat barnekaldera eta bestea portura, itsasora irekia. Bihurgunearen erdialdean finkatzen da egitura, tentsore batzuen bitartez lotuta. Bihurgunearen erdialde honetan finkatzen da gune nagusietako bat, itxia, landarediaz josia, eta gure txori-biztanleentzako bizitokia eta elikagaien gunea izango dena. Portu aldeko bigarren gunea berriz, pasuzko gunea izango da, irekiagoa, txori-nomadak hartuko dituenak bere barne, edota txorientzako hegan egiteko gunea izango dena. Bestalde, gune hau urarekin kontaktuan egongo denez, itsas txoriak erakarriko ditu. Bi mundu hauen kontrasteak sortuko du biodibertsitatea gure txoritokian.

Les Calanques parke naturaleko florari begira ere planteatu dugu landaredia, bi gune hauek arlo hortan ere desberdinduz. Gune dentsoko landaredia barnealdeko mediterraneokoa izango da, beste aldeko begetazioa kostaldekoari zuzenduagoa.


LANDAREEN ERROA:
Landareak lau guneetan haziko dira, lehengo gunea bihurgunea izango da, bigarrena garabiaren goikaldean sortuko den lorontzi eskegia, hirugarrena portualdean garabia eusten duten sokak ainguratzen diren flotagarriak eta itsas azpiko algak.

- Bihurgunea: Gune honetan sortu nahi dugun basoko zuhaitzen sustraientzako betelan proposatu dugu, errepidearen maldarekin bat egingo duena,  honela garabiaren hankak partzialki lurperatuak geldituko dira.

- Lorontzi eskegia: Garabiaren besoko beheko zati guztia, nukleo bertikala izan ezik, estali eta lurrez bete dugu, honela landare igokariak landatu ahal izango dira.  Alderantziz dagoen zuhaitz bat imitatuz eta horrela txoriak erakarri.

- Txinpatos flotagarriak: Ahateentzako zein bestelako itsas hegaztientzako sortutako begetazio irlak hauen ugalketa eta bizitokia bermatzeko.

- Itsas azpiko algak: Behekaldeak kokaturiko arroketan sorturikoak txorien elikaduran parte hartuko dutena, zuzenean edo haiek jandako arrainen elikadura moduan.